XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seber Altube

Seber Altube euskaltzain arrasatearraren irizpidea arrazoindua dator. 1960an Eibarren Euskaltzaindiaren Biltzarrean J.A. Mogeli gorazarre egin zitzaiolarik, ondoko hau zioen: Eibartarren euskera gramatikaz, garbi eta jator izan da beti; gaur ere bai; baiña iztegiz mordoillo fama ematen diote askok. Fama ori ere ezta egiazkoa 74 Seber Altube, Eibartarrak eta euskera, (1960: 61).

Haren hitzak parafraseatuz gure euskara izan litekeenik ere onena da hiztegi mailan eibartarrok jokaera errealista izan dugulako.

Bere hitzetan esateko: (...) kanpotik eta zetozkien gauza berriak kanpoko izenarekin berarekin artu, au batzuetan; beste batzuetan ongi zamar zerizkien euskal izen zaarrak edo zar-berrituak ezarri (Ibid.).

Gainontzekoan ez du akatsik. Bere lanaren lehen pasartea, beraz, eibartarron euskara aitzaki harturik garbizalekerien kontrako aldarrikapena bilakatzen da. Haien ahaleginak ustel dirateke zeren: Izkera bat, mintzaira bat, errian zabal ta indartsu bizi danean ango itzak, garbikeriz aldatu nai izatea alperrikako lana dala. Beraz eibartarron arbolak azala du behar bada inoiz, ezer izatekotan, erdaratikoa, baina bihotza, sena ezin jatorragoa.